aceite de palma
- 1. Elik.
Olio-palmondoaren, batez ere olio-palmondo afrikarraren, fruituaren mesokarpotik ateratzen den landare-olio jangarria. Gantz-azido aseak dituen landare-olio gutxienetakoa da. Sukaldaritzan erabiltzen da, janariak bertan frijitzeko edo gozagarri gisa. Hainbat plater prestaturen osagarri gisa ere agertzen da; besteak beste, izozki, margarina, natilla edota pizza, pasta eta zopetan.